Para poder mejorar nuestros servicios, utilizamos cookies de terceros. Si continua navegando consideramos que acepta su utilización. Más información

Adecap Gazteak

Avatar

Blog de las juventudes de ADECAP – ADECAP youngsters

DESVEDA nº117 en ONDA VASCA

DESVEDA nº116 en ONDA VASCA

DESVEDA nº115 en ONDA VASCA

DESVEDA nº114 en ONDA VASCA

BEHARRAK ITOTZEN DITUZTEN ESKUDUNTZAK

adecap-gazteak1ADECAP GAZTEAK Gipuzkoako Foru Aldundiak iraileko ehiza azterketaren inguruan izandako jarrera kritikatu du. Lekuz kanpokoa dela eta ehiztari gazteen interesetik urruti dagoela pentsatzen du. Arduraz aztertzen du instituzio honen ankerkeria ehiza eta Gipuzkoako ehiztariei eragiten dien hainbat gaien inguruan.

Lehenik eta behin ADECAP GAZTEAKen lan egiten dugun ehiztari eta arrantzaleek modu altruista batean lan egiten dugula argi utzi nahi genuke, ondo gauzaturiko ehiza eta arrantzaren aldeko aktibismo batetik, ehiza-elkarte eta federakuntzetako ordezkari gehienek bezala.

Horregatik, Gipuzkoako ehiztarien dirua gestionatzeko ardura duten horiei beraien lana ekonomikoki laguntzen dugunontzat ehiza baldintzak erraztu eta hobetzera bideratzea exijitzen diegu. Izan ere, laguntza ekonomiko hori beste gauza batzuen artean horretarako ematen da.

ADECAP GAZTEAK urteak daramatza Euskal Herriko ehiztari gazteekin lan egiten, ehiza azterketaren prestakuntzan eta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza Sailari azterketen datak aurreratzeko aldarrikatuz, ehiztari hasiberriek debekualdi erditik ehizan aritzeko aukera izan dezaten.

Aldarrikapen urte askoren ondoren, aurreko apirilaren hogeita hiruan saileko zuzendari den Pilar Unzalurekin elkartu ginen, gai honetan eskuduna, eta bertan, aurtengo iraileko azterketa aurreratzeko konpromisoa abian jarri genuen, horrela azterketa gainditzen dutenek urriko irekialdirako lizentzia eduki dezaten. Eta hurrengo urteetarako Nafarroako eredua jarraitu, azterketak maiatza eta ekainean direlarik, ehiztari gazteek abuztuko debekualdi erdian ere ehizan aritzeko aukera izan dezaten.

Sorpresa handiz aztertzen dugu nola Gipuzkoako Foru Aldundiak Eusko Jaurlaritzari zirkular bat bidali dion, Gipuzkoako Ehiza Federakuntzarekin kontsultatu ondoren, non aurtengo ehiza azterketa ez aurreratzea exijitzen dion, abuztuko hilabetean prestakuntza kurtsoa egitea ezinezkoa izango zaiela eta honetarako izen-ematea ere data horietan egitea zaila izango dela alegatuz.

ADECAP GAZTEAKetik, beste behin gehiago, Gipuzkoako Foru Aldundian ehizako gestioetan lan egitera obligaziodun diren horiei ehiztarien beharrei egokitzea eskatzen diegu eta ez ehiztariak beraiei egokitzea espero izatea. Horrela, aurreko deialdian Gipuzkoa osoan arratsalde bateko iraupeneko kurtso bakarra egin bazen, non hogeita bi pertsonek parte hartu zuten, bigarren deialdi honetarako abuztuan lan egitera animatzea, kurtsoak sustatu eta azterketa egingo duten guztiei iristea, eta hauek kurtsoetan parte hartzea lortzea. Ziur gaude ehiztari gazteek eskertuko dizuegula. Gainera horren ondorioz gainditutako azterketen kopuruari dagokionez lehenengo deialdiko emaitza txarrak ekidin ahal izango ziren.

Azterketarako izen-emateari dagokionez, soilik esan, oraindik ez baduzue horren berri izan, internetez egin behar dela sareko edozein konexiotik.

Eusko Jaurlaritzari dagokionez, hitzartutakoa betetzea eta bere eskumenak gauzatzea exijitzeko beharra dugu. Izan ere, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza Sailak ezarritako tasa berriaren inguruan ADECAK GAZTEAK egindako protestak onartu ez bazituen, bere eskumena dela eta diru hori azterketak antolatzeko erabiltzen dela alegatuz, orain ehiztari gazteek esan beharreko entzutea eskatzen diogu, beraiek eskatzen duten gauza bakarra dirua beraien prestakuntzarako eta ehizako irekialditik ehizan ibiltzeko eskubidea izateko erabiltzea delarik, Nafarroan egiten den bezala.

Itsaso Fagoaga – Adecapgazteak Nafarroa.

Iker Ortiz de Lejarzu – Adecapgazteak Araba.

Mikel Barrios – Adecapgazteak Gipuzkoa.

Iker Hidalgo – Adecapgazteak Bizkaia.

Continuar Pagina siguiente

Otros Destacados

Te dejamos algunos temas que probablemente sean de tu interés.